XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGURBENAK.

Jesu-Kristo gure Jauna ez dagoan aldarean, bakarrik burua zerbait makurtu bear da.

Jesu-Kristo gure Jauna gorderik dagoan aldarean, eskuiko belauna lurreraño jatxi bear da.

Orobat Mezatan gure Jauna aldarean dagoan bitartean, eta Jauna artuta bereala bat bere tokira dijoanean.

(Gaubeko Jauresleak (adoratzalleak) Jauna artuta bereala dijoazenean, belaunezko agurbenik egiteko oiturarik ez dute).

Ospe andiz Jaun Sakramentatua agiriyan badago, belaun biyak lurrean ipiñita, burua sakonki makurtu bear da.

Kontriziozko egintza itz guchitan.

Nere Jaungoiko eta Jaun Jesu-Kristo, neurrigabe ona zeralako, damu det biotz guzitik, Zu ofenditu izana; lenago ill pekatu egin baño (1) Kontriziozko egintza onek serbi dezake estutasunetan, baita maiz esateko ere, bere bitartez, alik lenen, Jaungoikoaren graziara biurtu dediñ, pekatu mortalen bat egiteko zorigaitza izan duana.